Energia biltegiratze

El Atazar urtegia, Madril, Espainia .

Energia biltegiratzeak, ahal den neurrian, energia kantitate jakin bat edozein formatan kontserbatzeko metodoak barne hartzen ditu, behar denean, bildu zen modu berean edo beste modu batean erabiltzeko. Energia-formak energia potentziala (grabitazionala, kimikoa, elastikoa, etab.) edo energia zinetikoa izan daitezke. Sistema mekaniko askok energia biltegiratuz eta poliki kontsumituz funtzionatzen dute: adibidez, malgukian energia biltegiratzen duen erloju mekanikoa, erreguladore baten bidez kontsumitzen joateko. Ordenagailu batean, txip batean dauden kondentsadoreek energia nahikoa gordetzen dute, berriz piztean aurretiko funtzio batzuen memoria izan dezaten. Elikagaiak ere naturak Eguzkitik datorren energia biltzeko duen modu bat dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search